'Saskika' ekimenari buruzko informazio bilera egingo dute, ostegunean, Grosen
Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak Saskika ekimenari buruzko informazio hitzaldia egingo du, ostegunean, Grosen. Saioan, auzotarrek eta bertaratzen direnek, egitasmoa ezagutu eta otarra jasotzeko auzoan zehaztu den gunearen berri izango dute, Hondarpe auzo elkartearen egoitza, hain zuzen ere. Horregatik, Nafarroa Beherea plazako 6an dagoen lokala aukeratu dute 19:00etan elkartzeko.
Lur Lan ekoizle elkartearen produktuekin osatutako saskiak 15 eurotako kostua du, eta www.saskika.com webgunearen bidez eros daiteke. Honen edukia Facebook orrian, webgunean edota buletinean zehazten dute. Astero otar berria prestatu arren, ez da derrigorrezkoa astero erostea. Bestalde, beharren arabera, saskian ez dauden produktuak eska daitezke: esnea, mermeladak, arrautzak…
Otarra Lur Lanek San Martin merkataritza gunean edo Bulebarrean duen dendetan doan har daiteke. Halaber, etxean edota lantegian ere jaso daiteke, baina horrek 5 euroko gastu gehigarria du. Jasotzeko toki batean bezero bat baino gehiago elkartuz gero, bidalketa gastuak parteka daitezke; eta hamar lagun edo gehiago batuz gero, gasturik ez da. Grosen, beraz, taldea osatuz gero, bidalketa merkeagotu edo doan egitea lortuko litzateke.
Eskaerak egiteko: www.saskika.com; info@saskika.com edota 901-440443