Moto aparkaleku gehiago ditu Amarak
Amaratarrek eta Amarara joan behar duten moto gidariek, espaloi gainean utzi gabe, errazagoa dute orain ibilgailua behar den lekuan uztea. 75 moto gehiagorentzako tokia egin dute sei kaletan: Jose Maria Salaberria kalean bost metroko bi gune berri bereizi dituzte. Karlos I.aren etorbidean beste bi gune margotu dituzte. Amezketa kalean beste bat erantsi dute eta Barkaiztegi kaleak beste bost metro gehiago ditu motoentzat. Antso Jakitunaren hiribidean beste bi aparkaleku gehiago jarri dituzte: bata, autobus geltokiaren ondoan; bestea, Azpeitia kalearen parean. Easo kalean beste gune bat bereizi dute.

