Gero Axular dantza taldeak Buruhandien jaialdia egingo du igandean
Emanaldia igandean egingo dute, Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean
Buruhandien jaialdia egingo du igandean Gero Axular dantza taldeak. Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean dantzatuko dira, 11:30ean.
Axular Lizeoko guraso talde batek sortu zuen duela 8 urte. Beren seme-alabak euskal kulturan eta euskal dantzan hezi nahi zituzten. Ohiko dantzaldiak egiteaz gain, Gero Axularrek lau ikuskizun sortu ditu. Europan zehar hamaika dantza jaialditan izan da.