Lanbroak ezkutatzen dituen bazterrak
Joxean Artzeren letra hartuta, Mikel Laboa kantari antiguatarrak lanbroaren artean ikusten denaren ederraz ohartu zituen bere entzuleak. Azken bi egunetako giro beroaren eta itsasoaren ur hotzaren arteko kontrasteak lainoa hirian sartzea ekarri du, ipar ukitua zuen haizeak bultzatuta.
Biharko eguraldi beroaren iragarpena egin dute; baina haizea hegoaldetik etorriko denez, itsasoaren lanbroa hirian sartzea ez dute espero. Arratsalde partean, laino altuak hasiko dira azaltzen. Larunbatean zeruak erdi estalita jarraituko du eta tenperaturak behera egingo du, hala ere, euririk ez du botako igandera arte.