Abiadura Handiko Trena, Donostiatik gertuago
Abiadura Handiko Trenak Hernani eta Astigarraga lotzeko lehen harria jarri zuten atzo. Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuaren arabera, aurreikuspenak betetzen badira, 2016. urtean helduko da AHTa Donostiara. Atotxako geltokia ez litzateke amaierako geltokia izango.


