Bihar irekiko dute Zinemaldiko kartel lehiaketan botoa emateko epea
Herritarrek 25 finalista aukeratuko dituzte: sareko bozketa apirilaren 10ean amaituko da.
Zinemaldiko kartelak bidaltzeko lehenengo fasea gaur, ostirala, bukatuko da, gaueko 12etan. Oraingoz, jaialdiak 1.023 kartel jaso ditu hurrengo ekitaldian Zinemaldiko kartel Ofiziala izateko, baita Zuzendari Berriak, Zabaltegi eta Horizontes Latinos sailetako irudi bihurtzeko.
Kartel gustukoenen aldeko botoa emateko ezinbestekoa da aldez aurretik lehiaketaren orri berezian izena ematea: www.sansebastianfestival.com/kartellehiaketa, bertan erabiltzaileek botoak sare sozialetan zabaldu eta partekatzeko aukera ere izango dute. Epaimahai berezi batek kartel irabazleak hautatuko ditu boto gehien jaso dituztenen artean, eta sariak zozkatuko dira atal bakoitzeko kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen artean (guztira lau irabazle izango dira eta bakoitzak hamar saioko zinema abonamendu bana eta Zinemaldiaren 60. edizioaren argitalpen-lote bana jasoko du). Herritarrek bihar eta apirilaren 10a bitartean izango dute botoa emateko aukera. Kartel lehiaketako irabazleen izenak, berriz, apirilaren 11n plazaratuko dituzte