Elustondo, ezkerrean, deialdira itzuli da (Argazkia: Realsociedad.com).
Realak Getaferen aurka jokatuko du bihar Madrilen, 18:00etan. Txuri-urdinek azken entrenamendua egin dute gaur eguerdian. Entrenamenduaren ostean, Philippe Montanier entrenatzaileak deialdia iragarri du. Aurreko partidarekin alderatuta, hiru aldaketa daude. Cadamuro, Ansotegi eta Elustondo zerrendara bueltatu dira Mikel Gonzalez, Joseba Llorente eta Ruben Pardoren ordez. Deialdi osoa honakoa da: Bravo eta Zubikarai atezainak; Dani Estrada, Demidov, Ansotegi, Cadamuro, Iñigo Martinez eta De la Bella atzelariak; Xabi Prieto, Markel Bergara, Illarramendi, Zurutuza, Elustondo, Aranburu eta Griezmann erdilariak; eta Vela, Agirretxe eta Ifran aurrelariak.
Helburua ahalik eta azkarren 45 puntu lortzea adierazi du Montanierrek Getaferen kontrako partidaren atarian. Hurrengo zortzi egunetan hiru partida gogor jokatuko dituela esan du: Getafe eta Real Madril etxetik kanpo; eta Levante, datorren asteazkenean, Anoetan.