Desmunta daitekeen kafetegia jarriko dute Ondarretan
Ondarretan desmunta daitekeen kafetegia jartzeko oinarri teknikoak onartu ditu udal gobernuak. Ondarretako lorategietako 8. atariaren parean jarriko lukete eta 20 metro koadroko azalera izango luke, gehienez. Udalak abian jarriko duen lehiaketaren irabazleak udalari 13.432 euro ordaindu beharko dizkio urtean gutxienez.
Orain arte hondartzaren erdialdean zegoen kafetegiarekin gertatzen ez zen bezala, hondartza sasoia bukatutakoan desmuntatu egingo dute. Udan kafetegi zerbitzua bermatzea eta neguan Ondarretak bere “izaera naturala mantentzea” baita, Nora Galparsoro Hondartza zinegotziaren esanetan, udalaren helburua.
Udal gobernuak, era berean, Kontxan izozkien salmenta gune bat jarri eta ustiatzeko lehiaketa jarri du abian.