Hamahiru pertsona atxilotu dituzte, horietatik bat Donostian, sexu esplotazioa egotzita
Guardia Zibilak hamahiru pertsona atxilotu ditu eta sei gehiago inputatu, sexu esplotazioa egotzita. Emakumeen esplotazioa, polizia iturrien arabera, Nafarroako hainbat lokaletan gauzatzen zuten. Atxiloketa gehienak Tafallan izan dira; bederatzi, hain justu. Donostian lagun bat atxilotu dute, bi Lizarran eta beste bat Cintruenigon. Guztiak gizonezkoak dira, 23 eta 59 urte bitartekoak.