Hilabete batean 10.000 bisita izan ditu ‘Phocus’ erakusketak
Duela hilabete ireki zuten Phocus. Bilduma baten argazkia erakusketa, Kutxaren Kubo aretoan. Kutxa Fototekaren argazki bilduma hautaketa bat da, eta 160 egileren 315 argazki biltzen ditu. Momentuz, sekulako arrakasta izan du erakusketak, eta 10.000 bisita bildu ditu. Erakusketa asteartetik igandera dago zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrera doakoa da.


