Marikalanbrek Elkar bisitatuko du bihar, amonaren sekretuen berri emateko
Haurrei euskaraz irakurtzera bultzatzeko irakurketa tailerrak egingo ditu Irrien Lagunak klubak. Elkar saltokietako aretoetan izango dira saioak, eta bihar izango dira lehendabizikoak. Ekimen berezi hauen bitartez, hainbat pertsonaia herriz herri arituko dira. Hain zuzen ere, Marikalanbrek Donostia bisitatuko du bihar, 12:00etan. Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kalean dagoen Elkar saltokian, zientziara erakarriko ditu gaztetxoak. Amonagandik jasotako hainbat dohain eta botere ditu Marikalanbrek, eta, esperimentuen bidez, magia ez den zientzia ulertzen ikasiko dute haurrek. Bertaratzen direnak etxera esku hutsik itzul ez daitezen, zozketak eta opariak egongo dira aukeran.