ONCEren egoitzara bisita, iruditan

Easo Institutuko ikasleek begiak estalita eta kideen laguntzaz paseoan ibili dira ONCEren egoitzara egindako bisitan. (Argazkia: Mikel Goñi).
- Juanjo San Sebastian errehabilitazio teknikariak irakurketarako tresna laguntzaileak erakutsi dizkie bisitariei. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Begiak estalita, zebrabideen arriskuez jabetu dira bisitariak. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Ordenagailuak eta soinu grabagailuak oso lagungarriak zaizkie ikusmen arazoak dituztenei. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Egokitutako kartak ere badituzte ikusmen urria duten pertsonak, batzuk oso handiak eta beste batzuk Braille zeinuekin. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Itsuek zineman duten esperientzia sentitzeko begiak itxita ikusi dute film baten tartetxoa. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Partxis jokoko fitxak bereizteko, kolorea ez ezik, forma ere erabiltzen dute itsuek. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Goal Ball itsu eta ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako kirola da. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Hatz puntekin nabaritutako zeinuen bidez irakurtzen da Braille sistema. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Ikusmen zailtasunak dituzten haurren liburu egokituak ere ikusi dituzte Easo Institutuko ikasleek. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Ukimenerako erreliebea, kolore biziak eta letra handiak bateratzen dira, ahal dela, ONCEren argitalpenetan. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Braille sisteman idazteko zeinuak eta makina ikusi dute. (Argazkia: Mikel Goñi)
- Braille sistemarekin idazteko makina tradizionala probatu dute bisitariek.
- Begiak estalita, eskailerak jaitsi dituzte. (Argazkia: Mikel Goñi)