Oporretara joateko 100 toki baino gehiago proposatuko dituzte Sevatur azokan
Gaur ireki dute Sevatur azoka Kursaalen. Urruti zein urbil, oporretara joateko askotariko proposamenak eskainiko ditu Sevatur azokak. Aurten, lehen aldiz egongo dira Dubai, Txile, eta Quebec, besteak beste. Familia osoarentzat hainbat ekitaldi prestatuko dituzte, eta, ohi bezala, produktuak dastatzeko aukera ere izango da. Gaur eta igandea bitartean izango da zabalik, 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrerak hiru euro balio du. Bisitarien artean Europa, Karibe eta Afrikara zazpi bidaia zozkatuko dituzte.