Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen 40 urteko ibilbideari errepasoa, Haur Liburutegian
Hilaren 23an hirukoteak gidatutako bisitaldiak egingo dituzte. Gonbidapenak Haur Liburutegian hartu behar dira.
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek 40 urte daramatzate haurrei eta gaztetxoei barrea eragiten. Ibilbide luze hori gainbegiratzeko eta ospatzeko erakusketa antolatu dute Fermin Calbeton kaleko Haur Liburutegian. Honek hartzen dituen hiru solairuetan barrena diskoak, panpinak, sariak, horma irudiak, liburuak, argazkiak… jarri dituzte. Astelehenean ireki zituen ateak eta hilaren 30a arte ikusteko aukera izango da; astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbat goizetan, 10:00etatik 14:00etara.
Hilaren 23an, gainera, bisitaldia gidari paregabeekin egiteko aukera izango da. Izan ere, pailazo hirukotearekin batera ikusi ahal izango baitute haurrek, abesti eta jolas artean. Horretarako, aldez aurretik gonbidapena hartu behar da Haur Liburutegian. Hiru txanda egingo dituzte, 18:00etan; 18:30ean, eta 19:00etan, eta bakoitzean 30 haurrek parte har dezakete.
1972ko martxoaren 25ean igo ziren lehenengoz taula gainera, Kresala elkartean. Ospakizunekin jarraitzeko, data berean, baina lau hamarkada geroago, emanaldi berezia egingo dute Euskal Herria kaleko elkartean.