Arrazakeriaren aurkako flash mob-a egingo dute bihar Usandizagako ikasleek
Martxoaren 21a —asteazkena—, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Donostiako Usandizaga institutuko Diseinu Grafikoko moduluko ikasleek flash mob-a antolatu dute bihar —asteartea—. Artzain Onean hasi eta Koldo Mitxelenara joango dira dantzan, 10:30ean.
Aurtengo kanpaina egunerokotasunean entzuten eta esaten ditugun etorkinen inguruko zurrumurru diskriminatzaileen ingurukoa da, eta latak eta potoak erabiliko dituzte horiek irudikatzeko. Beraz, zurrumurruei aurre egiteko, antizurrumurru alarma entzunaraziko dute.