Bikotea kolpatzea egotzita, 32 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak
Ertzaintzak 32 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, bere bikotea jipoitzea egotzita. 21:15ak aldera gertatu zen erasoa, hiriko etxebizitza batean. Alkohola edan izanaren zantzuak zituen gizonak. Erasoaren ondorioz, emakumea ospitalera eraman behar izan zuten.