Podiumeko irudia (Argazkia: Communication Unlimited)
Ongi hasi zuen, eta oraindik hobeto bukatu du Europako Snowboar Kopa Lucas Egibarrek (Igeldo, 1994). Izan ere, lehia garrantzitsua irabaztea lortu du Igeldokoak, 18 urteak bete berri dituela. Zehazki, maila absolutuan, snowboardcrosseko txapelduna izan da. Azken jardunaldiak Suitzako Lenkeko estazioan jokatu zituzten, eta lehia bukatzeko egun bat falta zenean, dagoeneko bigarren sailkatuari ateratako aldeari esker, bazekien txapelduna izango zela.