'Gure lurra, gure etorkizuna' dokumentala Dokan aurkeztuko dute asteazkenean
Biolur eta EHNE nekazarien elkarteak Gure lurra, gure etorkizuna dokumentalaren aurkezpena egiten ari dira egunotan Euskal Herria osoan. Antiguako Doka aukeratu dute Donostiako estreinaldia egiteko; izan ere, auzoko Antiguotarrak elkarteak antolatu baitu ekitaldia. Emanaldia, asteazkenean, 19:30ean egingo dute.
Gure lurra, gure etorkizuna dokumentalak elikagai subiranotasuna jorratzen du. Euskal Herriko baserritarrak eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketekin osatu da filma.
Antiguotarrak elkartea Antiguako kontsumo taldea da, eta dokumentalak agertzen dituen kezka eta interesak dituenez, ekin dio emanaldiaren prestatzeari.