Jimmy Cobb bateria jotzaileak jasoko du Jazzaldia Saria
webgunean, Kutxa.net-en, Telekutxan (943 001 200) eta Viktoria Eugeniako leihatilan (11:30-13:30 eta 17:00-20:00) erosi ahal izango dira. Trinitate plazarako abonamenduak 96 eurotan izango dira salgai; Kursaaleko Auditoriorako, 104 eurotan, eta San Telmo Museorako, 29 eurotan.
Zurriola hondartzako agertoki berdean eta doako beste agertokietako programazioa aurrerago iragarriko du jaialdiak. Agertoki berdean oraingoz soilik Sharon Jones & The Dap Kings taldearen emanaldia konfirmatu dute.
Jazzaldiko ordainpeko kontzertuen egitaraua
Uztailak 20
Neneh Cherry & The Thing, Spectrum Road eta Nils Petter Molvaer dira jaialdiak aurtengo ordainpeko programarako iragarri dituen izen berriak. Sarrerak asteazkenean jarriko dira salgai, 11:30ean
Jazzaldiko ordainpeko kontzertuen programa osatu dute jada. Gaur plazaratu dituzte doakoak ez diren emanaldi guztien zerrendan dauden izenak: Jazzaldia Saria jasoko duen Jimmy Cobb bateria jotzailea, Neneh Cherry & The Thing, Spectrum Road, Nils Petter Molvaer, Terje Rypdal, Hasier Oleaga-Cantus Caterva, Mari Kvien Brunvoll, Josetxo Goia-Aribe eta S. Mos, besteak beste.
Jimmy Cobb (1929) bateria jotzaileak hirukote formatuan parte hartuko du Jazzaldian.Uztailaren 20an joko du Donostian, Viktoria Eugenia Antzokian. Legenda bizia da jazz garaikidean. Miles Davis-en Kind of Blue diskoaren grabazio historikoan parte hartu zuen musikarien artean bizirik dirauen bakarra da, gainera. Bere estiloa hard-pop klasikoenean dago oinarrituta, Philly Joe Jones, Max Roach eta Art Blakey-ren ildoan. Urtarrilean 83 urte bete zituen. Bere proiektu berrienen artean daude Four Generations of Miles eta So What Band, zeinean Miles Davisi omenaldia egin zion Kind of Blue-ren 50. urtemuga zela medio.
Trinitate plaza
Marc Ribot & Los Cubanos Postizos eta Melody Gardot abeslariaren emanaldiekin hasiko da uztailaren 20an Trinitate plazako programa.Ribot gitarra jotzaile duela lau urte izan zen Donostian. Ceramic Dog izeneko hirukoa osatu zuen orduan.
Uztailaren 21ean hainbat artista gazte bilduko dira Ninety Miles proiektuan: Stefon Harris bibrafonista, David Sanchez saxofoi jotzailea eta Nicholas Payton tronpetista. Proiektuaren izenak dioen bezala, 90 milia dira Kuba eta Estatu Batuen artean dagoen distantzia. Muga politiko guztien gainetik, musika kubatarra eta musika estatubatuarraren nahastuko ditu hiruko formatuak. Gau berean izango dira eszenatokian Jamaican Legends. Jazz eta reggae zaleentzako emanaldia izango da Monty Alexander piano jotzaileak, Ernest Ranglin gitarristak eta Sly Dunbar baxu eta bateria jotzaileak egingo dutena.
Uztailaren 22an Hasier Oleaga bateria jotzailea Iñaki Salvador, Mikel Andueza eta Jon Piris musikariekin igoko da tala gainera. Cantus Caterva izenarekin joko dute. Ondoren, An Evening with two pianos ikuskizunean lau pianista bikain elkartuko dira: Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed eta Dado Moroni.
Azken egunean, uztailaren 23an, Neneh Cherry izango da Trinitate plazan. Suediako The Thing bandarekin joko du. Cherryren aita, Don Cherry tronpetista, omenduko dute. Spectrum Road izenarekin, berriz, Jack Bruce baxu jotzailea, Cindy Blackman-Santana bateria jotzailea, John Medeski eta Vernon Reid gitarrista elkartuko dira.
Viktoria Eugenia Antzokia
Viktoria Eugenia Antzokiaren mendeurrenaren harira Gaujazza egingo dute uztailaren 20an: Ray Gelato, Terje Rypdal, Peter Evans, Mari Kvien Brunvoll eta Josetxo Goia-Aribe ariko dira zuzenean jotzen, antzokiko hainbat txokotan. Egun berean, Jimmy Cobb aurtengo Jazzaldia Sariak joko du. Uztailaren 21ean eta 22an L’Orchestre d’Hommes-Orchestres bandak joko du, eta Tom Waits-en bertsioetan oinarritutako ikuskizuna emango dute.
Kursaal Auditorioa
Uztailaren 21ean Bobby McFerrin itzuliko da hirira, Kursaal Auditoriora. The Yellowjackets bandarekin joko du. Antony Hegarty ere berriz izango da Kursaal Auditorioan. 2005ean etorri zen lehen aldiz Jazzaldira. 2009an itzuli zen The Johnsons bandarekin. Uztailaren 22an Tolosako Et Incarnatus orkestrarekin izango da auditorioan. Cut the world ikuskizuna emango du, eta bere azken lau diskoetako kantak interpretatuko dute. Madeleine Peyroux abeslariak uztailaren 23an kantatuko du.
San Telmo Museoko gauak
Uztailaren 21ean Hyperpotamus eta Aymeric Hainaux izango dira. Uztailaren 22an, Hakon Kornstad eta Oreka TX. Uztailaren 23an bi kontzertu izango dira. Elizan Gonzalo Tejada eta Olivier Ker Ourio, eta klaustroan, Nils Petter Molvaer.
Sarrerak, asteazkenean
Asteazkenean jarriko dituzte salgai sarrerak, eta beraz, jazzaleak hasi daitezke jada, gustuko dituzten musikarien kontzertuekin agenda osatzen. Jazzaldiaren
- 18:30. Jimmy Cobb Trio (2012ko Jazzaldia Saria). Viktoria Eugenia Antzokia. 15 euro.
- 21:00. Marc Ribot & Los Cubanos Postizos Melody Gardot, Trinitate plazan. 36 euro.
- 00:00. Gaujazza: Ray Gelato, Terje Rypdal, Peter Evans, Mari Kvien Brunvoll eta Josetxo Goia-Aribe. V. Eugenian. 3 euro.
- 18:30. Bobby McFerrin & The Yellowjackets. Kursaalen. 40, 35 eta 20 euro.
- 18:30. L’Orchestre d’Hommes-Orchestres performs Tom Waits. Viktoria Eugenia Antzokian. 15 euro.
- 21:00. Ninety Miles eta Jamaican Legends. Trinitate plazan. 28 euro.
- 00:30. San Telmoko Gauak: Hyperpotamus + Aymeric Hainaux. San Telmo Museoko Elizan. 12 euro.
- 18:30. Antony & The Johnsons eta Et Incarnatus Orkestra. Kursaalen. 50, 45 eta 25 euro.
- 18:30. L’Orchestre d’Hommes-Orchestres performs Tom Waits. Viktoria Eugenia Antzokian. 15 euro.
- 21:00. Hasier Oleaga-Cantus Caterva, An Evening with Two Pianos. Trinitate plazan. 28 euro.
- 00:30. San Telmoko Gauak: Hakon Kornstad + Oreka TX. San Telmo Museoko Elizan. 12 euro.
- 17:30. Madeleine Peyroux. Kursaalen. 40, 35 eta 20 euro.
- 20:00. Neneh Cherry & The Thing: A Tribute to Don Cherry, Spectrum Road (Jack Bruce, Cindy Blackman-Santana, John Medeski, Vernon Reid).
- 23:30. San Telmoko Gauak: Elizan, Gonzalo Tejada + Olivier Ker Ourio; eta klaustroan, Nils Petter Molvaer. 12 euro.