Oliten emango diote azken agurra Xabier Alvarez de Eulateri
Joan den ostiralean hil zen Xabier Alvarez de Eulate, Bermeon, 93 urterekin. Donostian jaio zen 1919an. Bi urtez Madrilen ikasi zuen, Arte Ederren akademian, eta ondoren Jorge Oteiza artista eta lagunaren tailerrean aritu zen lanean. 1950ean jaso zuen Eulatek Arantzazuko santutegiko beira leihoak egiteko eskaera. Bertan izan zituen lankide Basterretxea, Oteiza eta Txillida. Margolanak, eskulturak… Obra zabala utzi du artista donostiarrak. Iazko maiatzean omendu zuten Arantzazun, eta Donostiako Kutxa Boulevard aretoan erakusketa bat zabaldu zuten, haren lanekin. Erriberrin, Oliteko komentuan egin zituen bere azken 50 urteak eta bertan egingo dute bihar bere aldeko hileta elizkizuna.
Erlazionatutako edukiaXabier Alvarez Eulate artista frantziskotarra hil da