Perturren sendiak haren desagertzeari buruzko ikerketa artxibatzeko eskatu du
Fiskaltza ere artxiboaren alde azaldu da. Honek ere uste du epaileak egin zezakeen dena egin duela. 1976ko uztailaren 23an desagertu zen Pertur. Donostiarra Donibane-Lohizunen ikusi zuten azken aldiz Pakito Mujika Garmendia eta Miguel Angel Apalategi Aierberekin.. Perturren gurasoek aurkeztutako kereila baten harira abiatu zuen ikerketa Andreuk, 2008an.