Zubietako «makrokartzelaren» kontra egin dute hiriko hainbat eragilek
Arrats, Kartzela Pastorala eta hiriko beste zenbait elkartek Zubietan eraiki nahi duten «makrokartzelaren» kontrako agiria aurkeztu dute. Bertan salatu dute makrokartzelaren eraikuntza negozioa egiteko prestatuta dagoela, eta ez bergizarteratzeko helburua lortzeko. Lanak gelditu eta beste zigor sistema bat garatzearen aldekoak dira. Ez baitute uste egungo ereduak presoen bergizarteratzea bilatzen duenik.
Adierazpenaren sinatzaileek diote Zubietako espetxea ez litzatekeela bideragarria izango. Batetik, Raxoiren murrizketen ondorioz ez lukeelako funtzionario nahikoa izango, eta bestetik, espetxea mantentzeak urtean 30 milioi eurokoa izango litzatekeelako. Horrekin batera salatu dute Zubietako espetxea ez dagoela preso gipuzkoarrentzat pentsatuta. Hauek guztira 600 direlako, eta Zubietak 1.200 lagunentzako lekua izango lukeelako.
Horregatik, Zubietako kartzelaren aurkako jarrera hartzeko eskatu diote Donostiako Udalari, bere eraikuntza Txomin Eneako hirigintza proiektuarekin lotuta egon arren.