Zuhaitz Eguna antolatu du Vasco de Camping elkarteak larunbaterako
Vasco de Camping mendi elkarteak Zuhaitz Eguna antolatu du beste urte batez. Larunbat honetan bertan, 10:00etan, Puioko parkean elkartuko dira zuhaitzak landatzeko. ‘Jar ezazu zuhaitz bat zure bizitzan’ leloa erabiliko dute, eta nahi duen guztiak parte har dezake ekimenean. Informazio gehiagorako klubarekin harremanetan jartzeko aukera dago: cvc@vascodecamping.org posta elektronikora idatzita edo 943.271.866 telefonora deituta.


