
Martxoaren 10ean joan den urte bukaeran abian jarritako abonuen berritze kanpaina itxi zuen Realak. Klub txuri-urdinak jakinarazitako datuen arabera, Realak 25.238 bazkide ditu gaur egun. 2011ko martxoko kopuruarekin alderatuta, urtebetean 231 abonuko jaitsiera txikia eman da. Estatistikek ez dute jaitsiera handirik islatu abonuen berritze fasea ireki zutenetik; 809 bazkide gutxiago.
Ia bazkideen erdia Donostialdean bizi da (%46,5), eta gehiena gizonezkoa da (%78,9). 25.238 lagunen artean, 4.837 emakume bakarrik dira Realeko bazkide.