Txakurrak Aiete eta Egiako parkeetan ibili ahalko dira, lotuta bada ere
Txakurrei buruzko araudia aldatuko dute, hiriko eremu publikoen batzordeak atzo erabakita. Hain zuzen ere, Ulia eta Egiako parkeetan, Urgullen edo Miramar jauregiaren inguruko gune berdean ibili ahalko dira txakurrak, orain arte sarrera debekatuta zutenean. Hori bai, parke horietan lotuta eraman beharko dituzte jabeek.
Araudi aldaketa egin dute ere Ulia, Ametzagaina, Miramon eta Lau Haizetan. Parke horietan txakurrak solte eramateko aukera izango dute jabeek, 19:00etatik 11:00etara. Hondartzetan, berriz, orain arte bezala jarraituko du araudiak. Uda denboralditik kanpo, ekainaren 1etik irailaren 30a bitartean, solte ibili ahalko dira txakurrak Ondarretan, Kontxan eta Zurriolan.
Udalak hemendik bi hilabetera sartuko ditu indarrean aldaketa horiek. Udal iturrien arabera, hamasei milatik gora txakur daude Donostian erroldatuta.


