Bagerak 'Gure koadrilan euskaraz blai' taldekako udalekuak antolatu ditu
Hirugarren urtez, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak Gure koadrilan euskaraz blai taldekako udalekuak antolatu ditu. Gaztetxoen aisialdia dinamizatzeaz gain, hauen helburua euskara sustatzea ere bada; bai egonaldiak iraun artean, baita ondoren ere.
8 eta 14 urte arteko B eta D ereduko gaztetxoek parte har dezakete. Oporraldian hartutako ohiturari jarraipena emateko aukera izan dezaten, gutxienez, lau laguneko koadriletan izena ematea hobetsiko da. Udalekuak Nafarroako Beintza eta Arantzako aterpetxeetan egingo dituzte. Sei eguneko hamaika egonaldi prestatu dituzte –astelehenetik larunbatera–, ekainaren 25etik irailaren 8a bitartean. Txanda bakoitzean 95 lagunek parte har dezakete; azkenekoan izan ezik. Horretan, 40 partaide baino ez dira izango.
Izena emateko epea abian da, eta apirilaren 4a rte izango da zabalik. Informazio gehiago, 943-467181 telefono zenbakian (09:00etatik 17:00etara) eta Bagera.net , Urrats.com eta Euskaraz.net webguneetan.