El Sol publizitate jaialdia Bilbon aurkeztu dute lehen aldiz
Donostiatik Bilbora joan da El Sol publizitate jaialdia. Urteak egin ditu Donostian, baina iaz, Bilbok egiten zuen eskaintza hobea zela-eta 2012tik eta 2016ra bitarteko ekitaldiak bertan egitea erabaki zuten; Bilbok dituen azpiegiturengatik eta Bilboren abangoardia irudiarengatik batez ere. Gaur egin dute aurtengo ekitaldiaren aurkezpena. Maiatzaren 11tik ekainaren 3a arte 1.800 pertsona inguru elkartuko ditu jaialdiak Bilbon. Euskalduna Jauregian, Bilbao Arenan, Alhondigan eta Guggenheim Museoan egingo dute El Sol jaialdiaren programa.