
Greba orduetatik kanpo arazorik gabe ibili dira Donostian Eusko Treneko ibilgailuak. (Argazkia: Mikel Goñi)
Eusko Treneko langileek lau orduko grebara deitu dute gaurko. Goizean, 09:00etatik 11:00etara, lehen lan uzteak egin dituzte. Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, egingo dituzte bigarren lan uzteak. Gutxieneko zerbitzuak %30ean finkatu dituzte.
Langileak sinadura bilketak eta elkarretaratzeak ere egin dituzte. Enpresari leporatzen diote goi karguak izendatzen jarraitzen duela, eta enpresaren irudia aldatu nahi duela. Apirilaren 16rako beste greba eguna deitu dute.
Arratsaldeko lan uztearen gutxieneko zerbitzuen ordutegiak Eusko Trenen
webgunean begiratu ahal dira; Donostiaren kasuan hiru dira lan uzteak eragindako zerbitzuak, Hendaia-Lasarte linea, Donostia-Bilbo linea eta hiritik irteten diren Eusko Tren autobusak.