Latinoamerikako sei filmek parte hartuko dute Zinema Eraikitzen 21 sailean
Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko eta Uruguaiko sei filmek parte hartuko dute Zinema Eraikitzen sailaren 21. ekitaldian. Sail hau Donostiako Zinemaldiak eta Tolosakoak (Okzitania) batera antolatzen duten Rencontres Cinemas d’Amerique Latine topaketaren barruan biltzen da. Donostiako eta Tolosako (Okzitania) zinema jaialdietako urteroko hitzordu bikoitza osatzeko, Zinema Eraikitzen 22 antolatuko da Donostian, irailean.
Zinema Eraikitzen 21 jaialdirako honako film hauek aukeratu dituzte: Cores (Francisco Garcia, Brasil), El lugar del hijo (Manuel Nieto, Uruguai-Argentina), Halley (Sebastian Hofmann, Mexiko), La Sirga (William Vega, Kolonbia.Frantzia-Mexiko), Tanta agua (Ana Guevara eta Leticia Jorge, Uruguai-Mexiko-Holanda) eta Villegas (Gonzalo Tobal, Argentina-Holanda-Frantzia).


