TAO sistema industria gunetara eta unibertsitatera zabaltzearen kontra agertuko dela aurreratu du PPk
Udalean TAO sistemaren ordenantza berria prestatzen ari den lan taldea lanean ari da. Udal gobernuak oraindik ez du bere proposamen zirriborroa aurkeztu, baina Iñigo Arkauz PPko zinegotziak jakinarazi duenez, udal teknikariak bat datoz aurreko alkatearen asmoarekin eta komenigarri jotzen dute Igaran, Miramonen eta Zuatzuko industria gunetan TAO jartzea eta unibertsitatean jarritakoari eustea. PPk apirila bitarteko epea eman dio udal gobernuari bere proposamena egin dezan, baina aurreratu du TAO industria guneetara eta unibertsitatera ere zabaltzearen kontra agertuko dela.