Urbieta kalean ikus daiteke 'Titanic' ontziaren hondoratzea gogoratzen duen erakusketa. (Argazkia: Mikel Goñi).
Apirilaren 14an 100 urte beteko dira
Titanic ontzia hondoratu zenetik. Data hori gogoratzeko Urbieta kaleko Francisco Ramos dendan erakusketatxoa jarri dute. Ezbeharraren oroimena bizirik mantentzeko ardura hartu dute Titanic fundazioak eta bere lehendakariak, Jesus Ferreiro donostiarrak.
Mendeurrena ospatzeko hainbat produktu jarri dituzte salgai, besteak beste, jaiegunetan
Titanic ontziko marinelek erabiltzen zituzten alkandoren erreplikak. Era berean, Urbieta kaleko saltokiaren erakusleihoan hondoratzearen inguruan egindako dokumentala dago ikusgai. Bertan ikus daitezke azkeneko afariaren menua, bertan erabilitako plateren erreplika eta beste hainbat objektu bitxi.
Dendaren arduradun Francisco Ramosek esandakoaren arabera, bildumatxoa datorren apirilaren erdialdera arte izango dute ikusgai: “Hain zuzen ere, mendeurrena bete arte izango ditut erakusleihoan”.