Udaberriko agenda loratu da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean
Moda Ekologikoaren Astea, Aste Berdea, Hidro-Logikak… Hamaika erakusketa, hitzaldi, tailer eta ikastaro izango dira hurrengo hiru hilabeteetan Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxean. Cristina Enea Fundazioa Balenciaga Fundazioarekin ariko da elkarlanean Moda Ekologikoaren Astea antolatzeko. Getariako museoko bilduma eta erakusketa arduraduna, Miren Arzalluz, bilakatu da, hain justu, udaberriko agendaren amabitxia.


