Illunbeko aparkalekua (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiako Udalaren aurkako epai berri bat eman dute, Illunbeko aisialdirako gunearen auziaren harira. Hain zuzen ere, aurreko udal gobernuak egindako kudeaketaren ondorioz, Udalak beste 8 milioi euro ordaindu beharko dizkio Nuevo Desarrollo Anoeta enpresari, hots, Illunbe kudeatzen zuen enpresari. Beste epai baten eraginez, Udalak enpresa berari 21 milioi euro ordaindu zizkion jada.
Epai honi buruz hitz egiteko, Juan Karlos Izagirre alkateak prentsaurrekoa egingo du bihar, 10:30ean, gobernu batzordearen aretoan.