
25 antzezlan, 12 dantza emanaldi eta 18 kontzertu izango dira udaberriko arte eszenikoen programazioan. Tartean estreinaldiak egongo dira, gainera. Hala azaldu dute, gaur goizean, Donostia Kulturako arduradunek Nerea Txapartegi Kultura ordezkariarekin batera. Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz, Doctor Deseo, Anje Duhalde, Aukeran dantza taldearen
Burnia ikuskizuna, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XVI. Gala, Txalo antzerki taldearen
Kafe Txinatarra, Vaiven Produccionesen
Purga…. Donostiako eszenatokietatik igaroko diren izenetako batzuk baino ez dira.