Eguzkitakoen eskaera egiteko epea hurrengo astean bukatuko da
Aurten donostiar guztiek parte ahal izango dute hondartzako eguzkitako edo toldoen zozketan. Eguzkitakoa lortzen dutenek 2015 urtea arte izango dute. Eskaera egin eta zozketan partu ahal izateko epea hurrengo astean bukatuko da. Internet bidez eginez gero, martxoaren 31a, larunbata, izango da azken eguna; eta udalean zuzenean eginez gero, martxoaren 30ean, ostirala.
Halaber, iaz eguzkitakoa izan zutenek ez dute eskaera egin beharrik, zenbaki bat esleitu eta zuzenean zozketaren zerrendan sartuko baitira.