Haur lapurtuen auzia ikertzeko batzordea osatu dute Eusko Legebiltzarrean
1940 eta 1990 urteen artean lapurtutako haurren kasuak eta legez kanpoko adopzioak aztertuko ditu batzordeak
Alderdi guztien babesarekin haur lapurtuen auzia ikertzeko batzordea osatu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Mertxe Agundez (PSE-EE) izango da batzordeko burua, Roberto Blanco (PP) presidenteordea eta Maribel Vaquero (EAJ) idazkaria.
Batzordearen osaketa zehazteko bileraren ondoren Agundezek azaldu du helburua lapurtutako kasuei irtenbidea eatea dela, baina ohartarazi du ez dela “itxaropen faltsurik” egin behar. Batzordeko kideak datozen egunotan bilduko dira, lanerako egutegia zehazteko.