Sozialistek osoko zuzenketa aurkeztu diote aurrekontu proiektuari
Illunbe auziaren inguruan piztutako polemikak ondorioa utzi du. Gaur bertan egin behar zuten bilera Bilduk eta PSE-EEk aurrekontu proiektua negoziatzeko eta bertan behera geratu da
Polemika piztu da udalean Illunbe auziaren inguruan. Udalak 8 milioi gehiago ordaindu beharko ditu aurreko udal taldeak Illunben egindako kudeaketaren ondorioz. Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak hala ebatzi du. Egungo udal gobernuak kritika zorrotza egin dio PSE-EEri ebazpenaren ostean. Horrek sozialisten haserrea piztu du eta zuzeneko eragina izan du, udal gobernuaren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko diola adierazi baitu.