40 urte txalo eta algara artean
Altxor txikien bilduma 1972ko martxoaren 25ean egin zuten pailazoek lehen emanaldia. 20 urte inguru zituzten, eta garai hartan, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izena zuten. Haurrentzako euskarazko aisia aukerarik ez zela eta, Kresala elkarteak antolatutako kultur astean pailazo ikuskizuna egitea bururatu zitzaien. Luzera begirako asmorik ez zuten, orduan; egun, taulatik jaistekoa ez duten moduan. Telebistara jauzia egitean, Kaxkamelon papera egiten zuen Andoni Ezeiza joan, eta Txema Vitoria batu zitzaien. Orduan, izena aldatu eta pailazo hirukote ospetsua osatu zuten. Emanaldi berezia, igandean Urtebetetze guztietan bezala, festa ere ez da faltako. Lehen emanaldia egin zuten toki berean izango da, Kresala elkartean, 17:00etan. Ikuskizunaz gain, joan den urrian abian jarritako bideo lehiaketako irabazlea nor den ezagutzera emango dute. Epaimahaia Ixiar Orexak, Iban Garatek eta Antxon Ormaetxeak osatuko dute. Eta jaia amaitzeko, tarta faltan, txokolate jatea izango da. Sarrera doakoa da aretoa bete arte. Beraz, hasi ziren bezala amaituko dute urteurrena, barre eta txalo artean.