Aurrekontu proiektutik 7,2 milioi euro aurrez daitezkeela azaldu du PPk
Oposizioko hiru alderdiek, PPk, PSE-EEk eta EAJk, erabaki dute Bilduk aurkeztutako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztea. «Sinesgarria» ez delako arrazoitu du Ramon Gomez PPko bozeramaileak bere taldeak hartutako erabakia. «Diru sarrerak ez dira errealistak eta ez diote inbertsioari behar den garrantzia ematen», adierazi du.
Aurrekontutik 7,2 milioi euro gastatzeko gai direla azaldu du Jose Luis Arrue zinegotziak. Aurkeztuko dituzten zuzenketekin gastu arrunta 4,3 milioi euro txikituko luketela dio, eta 2,8 milioi euro inbertsio gastuak. Munto baserriaren, Igeldoko eskolen edota Easoko suhiltzaileen egoitzaren eraberritzeak albo batera utz daitezkeela uste dute. Turismoa suspertzea, Enertic altzariz hornitzea edota Sorospen Etxeko zerbitzua mantentzea jo ditu jorratu beharreko inbertsiotzat.