Bretxako lau langileren kaleratzea salatu du LABek
LAB sindikatuak Bretxako lau langileen kaleratzea salatu du eguerdian, Bulebarrean. “Arrazoirik eta ordainsaririk gabe” ISS enpresak lau langile kaleratzea erabaki duela azaldu du, eta Bretxako kudeatzaileek onartu izana gaitzetsi dute. Langileen ordezkarien ustez, erabakia, Espainiako lan erreformaren lehen emaitzetako bat da. Horregatik, datorren ostegunerako deitutako greban parte hartzera deitu dituzte herritarrak, bozgorailuetatik zabaldutako mezuetan eta kalean banatutako eskuorrietan.