Gaurtik apirilaren 1era izango da Musika Sakratuaren XXIII. Zikloa
Musika Sakratuaren XXIII. Zikloa aurkezten dute gaur goizean. Zikloaren helburu nagusia “gizakiaren alde espiritualenean inspiratutako eta erlijioaren inguruan sortutako musika tradizio anitz-anitzera hurbiltzeko aukera ematea da”, antolatzaileen hitzetan. Okendo eta Loiola Kultur Etxeak izan ziren programa honekin hasi ziren lehenak, eta gaur egun, zikloa erabat irmotuta dago hirian. Aurtengo ekitaldian, sei kontzertuk osatutako programa eskainiko dute, Gros, Loiola, Amara, Ibaeta, Altza eta Aieteko elizetan.
EGITARAUA
- Gaur, martxoak 23: Loiolako Parrokian, 20:00etan, Oñatiko Ganbara Gazte abesbatza eta organoa.
- Bihar, martxoak 24: Groseko San Ignazio elizan, 20:00etan, Araoz Gazte abesbatza eta Araoz Gaztetxo abesbatza eta organoa.
- Etzi, martxoak 25: Zorroagako elizan, 19:00etan, Santa Cecilia abesbatza eta Arimaz orkestra.
- Martxoak 30. Altzako San Martzial parrokian, 20:00etan. El Leon de Oro.
- Martxoak 31. Aieteko Gurutzeaga parrokian, 20:30ean, Irungo Ametsa Gazte Abesbatza.
- Apirilak 1. Antiguako Espiritu Santuaren elizan, 18:00etan, Pasaia abesbatza eta Leioako Orpheo Ganbera abesbatza.