Montanier: "Berez den baino aurkari arriskutsuagoa espero dugu Bernabeun"
Real Madrilen zelaian jokatuko du bihar Realak, 20:00etan
Philippe Montanier entrenatzaileak gaur Zubietan adierazi duenez, “berez den baino aurkari arriskutsuagoa” espero dute bihar Bernabeun. Izan ere, duela gutxi arte, Madrilek Bartzelonari ateratzen zion tartea 10 puntukoa zen, baina egun 6 puntukoa da, azken bi partidak berdindu dituelako Real Madrilek. Montanierren ustez, inoiz ez da une egokia Bernabeun aritzeko, ezta orain ere, nahiz eta batzuen ustez Real Madrilen jokoak behera egin duen.
Hamaikakoan egin beharreko aldaketen inguruan ez du aparteko xehetasunik eman. Jakina da jada Daniel Estrada, Gorka Elustondo eta Markel Bergara izango direla Bernabeun . Carlos Martinez jokatzeko dagoen ala ez gaur arratsaldeko entrenamenduan ikusiko da.