Stop Desahuciosek protesta egin du Kutxaren batzarraren sarreran
Gobernuaren dekretuak Donostiaren tamainako hirietan 150.000 eurotan ezarri du etxea ordainketa gisa emateko muga, eta protesta taldeak dioenez, hiriko hipoteka gehienek gainditzen dute.
Hori dela eta, Kutxaren batzarkideei eskatu diete batzarrean gaia jorra dezaten eta dekretuaren edukiak Donostiara zein Gipuzkoara egokitzea, bertako ezaugarri sozioekonomikoak aintzat hartzeko.
Protestaren lehen uneetan ertzainak bertaratu dira, baina elkarretaratzea egiteko legezko baimen guztiak zituztela konprobatuta Gipuzkoa plazara joan dira.