Tabakalerako administrazio kontseiluaren presidentetza Martin Garitanok jarraituko du behin behinean
Eusko Jaurlaritzari zegokion gaurko administrazio kontseiluan txandaka aldatzen den presidentetza hartzea, baina Blanca Urgell sailburuak uko egin dio. Gaur 15:30ean izan duten bilera hasi baino lehen idatziz eman die erabaki horren berri ahaldun nagusiari eta alkateari. Bi arrazoi eman ditu Urgellek: “Batetik, une honetan zalantzan dago Tabakalera proiektua, eta uste dut bertako erakundeak izan behar direla aurrelari proiektua definitzen eta proiektua egon badagoela denoi erakusten. Bestalde, azken bileran lehen aldia izan zen adostasunean ez oinarritutako erabakiak hartu zirela. Horregatik uste dut kontselu horretan gehiengoa duten erakundeek izan behar dutela burutza”.
Donostiako alkatearen esku utzi nahi zuen Urgellek Tabakaleraren presidentetza. Bilera hasi orduko ordea, administrazio kontseiluak erabaki du epe bat hartu eta behar diren kontsultak egitea. Gaur arratsaldeko bilera onartu dira iazko memoraia eta aurtengo aurrekontua Tabakalerarako. Bestalde, Tabakalerako zuzendari kulturala eta gerentea aukeratzeko prozesuaz ere hitz egin dute. Zuzendaritzarako 100 hautagaitzatik gora jaso dituzte.