
Frankoa zen euroa iritsi aurretik Frantzian erabiltzen zuten dirua. Herrialdeko kulturako hainbat kide omentzen zituzten txanpon eta billete haiek, eta 20 frankoko billeteak, zehazki, Claude Debussy musikariaren aurpegia zuen marraztua. Horixe erabili du oinarri Asier Mendizabalek Donostiako 73. Musika Hamabostaldiko kartela osatzeko. Izan ere, Debussy eta bere garaiko musika gogoraraziko ditu aurtengo Hamabostaldiak.