Berri Txarrak taldeak kontzertu berri bat emango du Gazteszenan
Apirilaren 13an Gazteszenan egin behar duen zuzenerako sarrerak agortu egin direla eta, beste emanaldi bat egingo dute bezperan, agertoki berean.
Berri Txarrak taldearen bi kontzertu izango dira Donostikluba zirkuituaren programan. Talde nafarrak apirilaren 13an Gazteszenan egin behar zuzen zuzenekoak harrera bikaina izan du, eta sarrerak agortu egin dira. Musika zirkuituaren antolatzaileek bigarren emanaldi bat egitea erabaki dute, eta Berri Txarrak taldea apirilaren 12an ere igoko dira Gazteszenako agertokira. dabltza taldekideak. Haria disko berriaren biran murgilduta Kontzertua 21:00etan hasiko da. Sarrerak jada salga daude Kutxaren ohiko zerbitzuetan eta Viktoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.