Añorga Kultura egitasmoa abian da
Kepa Matxain eta Eneko Sierra dira ekimenaren sustatzaileak. IRUTXULOKO HITZAk bihar argitaratuko du bi gazteei egindako elkarrizketa
Kepa Matxain eta Eneko Sierra, Beñat Gaztelumendirekin batera, Añorga Kultura egitasmoaren sustatzaileak dira. Proiektuak Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen kultura sailari bultzada ematea du helburu. Adin guztietako añorgatarrei irekia den kultur eskaintza sustatu nahi dute, eta horren berri emateko, bloga abian jarri dute. Halaber, jada abian diren bertso eskola eta antzerki taldeari Obabako Testiguak irakurketa taldea gehitu diote. Ostegunean egin zuten lehen saioa, eta hilero, hirugarren ostegunean, elkartzeko asmoa dute.