Odon Elorza: «Illunbe auziagatik, Izagirrek nire zintzotasuna ez badu argi, jar dezala ikerketa batzorde bat abian»
PSE-EE alderdiko alkate ohiak, Odon Elorzak, Juan Karlos Izagirre Bilduko alkateak, Illunbeko auziaren harira, egindako adierazpenak kritikatu ditu. Eskaera argia egin dio, gainera: «Izagirrek nire zintzotasuna ez badu argi, jar dezala ikerketa batzorde bat abian». Era berean, auzitara jo eta epaiaren kontra babes helegitea jartzeko proposatu du.