Realak hiru garaipen behar ditu lehen mailako txartela ziurtatzeko
Reala iltzatuta geratu da 33 puntutan, ez aurrera ez atzera. Orain, Rayo Vallecanoren aurkako partidan burua altxatzea izango da helburua. Lehenbailehen lehen mailari eutsi eta txapelketaren zati erabakigarrienean arazorik ez izatea nahi du talde txuri-urdinak. Rayo Vallecano, Betis, Racing eta Villarreal-en aurka jokatuko ditu etxean eta ligatu bukatu bitartean etxean dituen lau partidak.
Rayo Vallecanoren aurkako partidarako bihar arratsaldean hasiko dira prestatzen Zubietan. Mikel Gonzalezek ez du parte hartuko, zuntz haustura baten ondorioz. Arrasatearrak ziurrenik hurrengo hiru partidak galduko ditu.