20 frankoko billetea eta Debussy, Musika Hamabostaldiaren irudia
Frankoa zen euroa iritsi aurretik Frantzian erabiltzen zuten dirua; eta 20 frankoko billeteak, Claude Debussy musikariaren aurpegia zuen marraztua. Donostiako 73. Musika Hamabostaldiko kartela osatzeko, horixe erabili du oinarri Asier Mendizabal artistak -irudian, ezkerrean-. Izan ere, Debussy eta bere garaiko musika gogora ekarriko ditu aurtengo Hamabostaldiak, abuztuaren 3tik irailaren 2ra.